Berandu da, kanpoan hotz egiten du, iluna dago, eta ez
dakit zer ordu den. Etxeko lanak ez ditut bukatu baino ezin dut gehiago. Leher
eginda nago, konturatzerako asteburua pasa da eta berriro aste berri bat,
berriz ere estresak eta lasterketak etxetik klasera, klasetik etxera. Ez dut egin antoatuta nuen guztia eta segundoak
aurrera doaz, poliki egutegiko orriak pasatzen ditugu, eta jada azaro bukaera
da. Entregatzeko lanak, azterketak, proiektuak, joan-etorriak, aurrera eta
atzera, amak deitu nau eta ezin izan dut berarekin hitz egin apunteak irakurri
behar nituelako. AStean bitan ikusten de eta ez ditut minutuak berarekin bi hitz
telefonoz egiteko.
Stop! Hori egin beharko genuke. Momentu batez utzi egin
beharrekoa, utzi telefono mugikorrak, utzi ordenagailuak , utzi erlojuak eta
agendak alde batera. Arnasa hartu eta egunaz disfrutatu, konturatu gabe igarotzen diren ordu horiei biiztza emanez ...
Gaurko eguna ondo bukatzeko eta nahi duguna egiteko
oraindik Hiru ordu geratzen dira, hiru ordu
eguna bukatzeko. Hiru ordu luze oraindik amesteko eta amets horiek egi
bihurtzeko.
Gogoratu bizitzako momentu txikiak direla handi egiten
gaituztenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario