Pauso bat
aurrera, bi atzera. Duela hilabete nire buruari esan nion ezin nuela hórrela jarraitu.
Ezin nuen nire bizitzan pauso bat aurrera eman eta bi atzera. Horrela ezin nuen
bizitzaz disfrutatu. Ezin nuen goizean esnatu eta pozik eguna hasi. Horrela
ezin nuen jarraitu. Dena ondo pentsatu nuen eta benetan bakarrik nire bizitza
bizi behar nuela argi utzi nuen. Begiek dir dir egin zidaten, nahi nuena argi
nuen, nola lortu ordea… Kanpoko jendeak
esaten zuena alde batera utzi eta nire bidea egiten jarraituko nuela, .
Hilabetez, inguruko lagun eta ezagunekin begiak ireki eta pauso erraldoiak eman
ditut. Bizitzako momentu txikiez gozatzen saiatu naiz, eta baita lortu ere.
Pasa den
ostireleann, hilabete honetan irabazitako eta egindako bidai luze horren
amaierara iritsi nintzen, bidelagunen eskua askatu eta atzera egin nuen, berriz
ere atzera pausoak, berriz ere negar malkoak, berriz ere lortutako guztiak ez
zuen ezertarako balio. Denok dakigu negarra egin behar dela, eta beharrezkoa
dela barnean daukaguna kanporatzeko eta ondo sentitzeko, baina ez modu
horretan. Berriz ere, jendea, berriz ere inbidia, berriz ere bi pausu atzera.
Non dago hori
konpontzeko azalpena?Zer egin jendeak diona kontuan ez hartzeko?, nola konfiatu
pertsonengan? Eta nola jakin zure benetako lagunak zeintzuk diren? Lagunak esku
batekin kontatzen direla esaten omen dute… Ez dakit esku batean sartzen
zaizkidan nire benetako lagunak… ez dakit bi eskuetan sartzen zaizkidan, baina
badakit gutxi direla niregatik borrokatzen dutenak, eta egunero nire ondoan
daudenak. Asko daude interesagatik maite zaituztenak.. Konturatu naiz bizitza
honetan benetako lagunak ez direla txikitatik zure ondoan daudenak, baizik eta
etortzen diren momentuan etortzen direla, zuren benetako lagun egiten direnak,
lagun bereziak.
Aste gutxitan
konturatu naiz benetan nire lagunak konsideratzen nituen pertsonak, nire
bidearen iskinetan geratu direla, ez naizela ni beraien eskuetatik askatu,
beraiek askatu dute nire eskua, nola askatu ere. Lagun oso onak batera geundenean,
lagunak interesatzen zaigunean, lagunak zerbait behar dugunean, lagunak
bakarrik gaudenean. Eskua ematen didatenak behar dutenean, bestela, askatu.
Benetako lagunak
gertatzen dena gertatzen dela zure ondoan daudenak dira. Gaizki zaudenean, eta
hurrengo egunean galdetzen dizutenak ea hobeto zauden. Eskutik heltzen
dizutenak eta ez askatu, gaizki zaudenean edo haiek gaizki daudenean estuki
eusten dizutenak.
Ez dakit nola
utzi negar egiteari, ez dakit pausuak atzera eman beharrean nagoen lekuan
gelditzen. Ez dakit nola erakutsi bizitzari irribarre bat, eta nola nire
begietan malkoak izan beharrean, irrifarra izatea, irrifarra begietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario