Klik! Argi guztia piztu dira, gaua argitzen duten argiak, abendua iritsi
dela adierazten duten argiak, familiaren berotasuna sentitzeko unea, Gabonak.
Ilusioa, goga eta hurbilekoez gogoratzeko momentuak. Joan zaizkigunak eta
inguruan ditugunak zaintzeko egoera bereziak. Festa eta algarako momentuak,
kopak elkartu eta topa egiteko istant bizia.
Umeek Mari eta olentzerori ilusioz
eta pozez beteriko idazkiak egiten dizkiete, gauza ezberdinak eskatuz, beti ere
beraien ilusio eta poz guztiak kontuan hartuz. Detaile txikiak kontuan hartzeko
momentu politak eta era berean bitxiak.
Bart, lokartu ezinik nenbilela,
ganbarara igo eta traste zaharren artean begiratzen hasi nintzen. Arropa
zaharra,liburu mordoak, amonaren trasteak, mota ezberdinetako jostailuak; haurrak
ginenekoak, ilusioa borbor genuenetakoa( izaten jarraitzen dugun horietakoa) Olentzero
eta bere astoarentzat gosegarri bat uzte genuenetakoa, dena festa eta algara
zela uste genuenetakoa. Kaxarik handiena hartu eta ahal izan bezala, logelara
jaitsi nintzen. Kafe bero bat prestatu
nuen, pare bat goxoki gainean jarri eta minutu eta erdiz berotu nuen. Manta gainean jarrita kaxatik jostailuak
ateratzen hasi nintzen. Milaka historia gogora ekarri nituen, pozez beteriko
garaia. Atton-amonekin panpinetara jolasten igarotako momentuak gogoraraziz...
Erlojua begiratu eta berandu zela
markatzen zuen, zer egin jostailu guzti horiekin?
Ilusio hori konpartitu nahi nuen, nik bizitako momentu guzti horiek beste
umeek ere bizi zezaten nahi nuen. Ahul diren umeak, jateko ez dutenek,
eguberriak familia urruti izanda biziko dutenek, xanpainaren ordez, ura ez
dutenek; irrifarra galtzen ez dutenek, ilusio izpi bi behar dutenek. Askok ez
dute jostailurik jasoko, askok ez dute urdaiazpiko eta arkumea jango; askok ez
dute gabon gaua ospatuko. Zergatik ez elkarbanatu geure ilusioa? Zergatik ez
konpartitu Gabonen xarma eta batasuna?
Jostailuak maindire baten gainean
jarri nituen. Banaka hartu eta puskatuta edota margotzeke zituzten zatiak
konpontzen aritu nintzen. Begiak ixten zitzaizkidan, berandu zen, baina
ilusioak jarraitzeko esaten ninduen. Konturatzerako
egunsentia zen, gau osoa pasa nuen gora
behera umeak bezala jostailuekin. Goizean ohera sartu eta pare bat orduz
amesten egon nintzen. Ilusio biziz jaiki nintzen; misterioz eta pozez beteriko
kaxa hura elkarbanatu nahi nuen, lau haizetara zabaldu jostailuek gordetzen
zituzten istorio txikiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario