Geldirik geratu
nintzen, guztien begiradak elkar trukatzen ziren bitartean, irrifarrak eta
malkoak afariaren mintzagai ziren. Bakoitzak bere istoriotxoak eta aurreko
asteburuan herriko jaietan bizitako momentuak azaltzen genituen. Dena txuri beltzean ikusi
nuen segundo batez, eta flash batek lasaitasunezko mundu batera eraman ninduen.
Pozik nengoen, lasai, lagun-giroan. Momentu hori betirako gorde nahi nuen, betirako
segundo horretan bizitzeko nahia eta hortik inoiz ez mugitzeko grina.
Txuria, askatasunaren seinale, historia idazteko aukera zabala, mugarik
gabea, bizitzen hasteko, ez gelditzeko eta deskubritzeko mapa amaigabea. Beltza
berriz, gogortasuna, indarrez eta gogoz bizitzeko indarra, mundu amaigabe hori
deskubritzeko beharreko gogoa eta ausardia. Txuri-beltzaren xarmaz baliatuz,
bizitzaren momentu txikiak, betirako oroitzapen erraldoiak, tinko geratuko
direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario