Atzera begiratu eta bertan ikusi
nuen. Eguzkia lotsati lainoen artean ezkutatzen hasi zen. Lainoek zerua
estaltzen zuten, urdin eta grisen konbinaketa perfektu batek, bailararen kolore
berdeekin bat egiten zuen . Nire begiek eguzkiaren izpiak aurkitzen saiatzen
ziren, urrunean laranja koloreko arrastoak nabarmen ziren. Arratsaldeko zazpiak
ziren eta eguzkiak agur esaten zuen isilean, mendi tontorraren atzetik , irudi
perfektu bat ikusteko aukera utziz, ezer
esan gabe ilargiari lekua uzten zion. Momentu horretan kamara hartu eta klik! eginez
eguzkia agurtu nuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario