Denboraldi berria hurbil dagoenean denda guztiak beraien eskaparateak
aldatzen dituzte, behin beherapenak pasata, jendeak bertan erositako arropa motxa
poltsan duela oraindik.
Hurrengo egunean, datorren denboraldiko arropa jada soinean darama. Atzo
arratsaldean manikiak , Benidormen udako
egunik beroenetan neskak janzten dituzten short txikiak izatetik, urriaren
30an Gasteizen egiten duen hotza ekiditeko txaketoi hori luze bat darama soinean.
Bera ez dakit, baina ni bat bateko aldaketa horrek, nahikotxo akitzen nau.
Azken astetan, oso ezagunak diren Fashion-week-ak gori gorian egon
dira. Ibiltokia gora eta ibiltokia behera ibiltzen diren modeloen argazkian non
nahi. Arropa jantzi, kendu, jantzi, kendu … Urtetan jasandako ariketa eta kirol
ariketa bereziak eginda eta ezaugarri konkretuak dituzten janari eta dietan
aurrera eramaten. Moda, moda eta moda … Aldizkari bat hartu eta modeloen
argazkiak besterik ez, sare sozialak ireki eta moda jarraitzaileen irudiak
bukatzen ez direla …
Dendetara joan eta gazte guztiak arropa berdinarekin, estilo berdina eta
denak modarekin bat … Gauza bat modan jarri ezkero , jende guztia geldirik ego
ezinik, akzesorio hura edota zapatila berdinak erostera.
Duela gutxi ezin egona sentitu nuen,12-13 urteko neska batek bere amari “x”
zapatilak modan jarri zirela eta horien bila lehen bailen joan behar zutela
zihoen. Dirudienez, modarekin bate ez
baduzu egiten, katalogatzen zaituzte. Kaletik kopiak besterik ez dira ikusten.
Hori bai, pertsona bat ikusten badugu, ezberdin jantzita, hor hasten dira
iritzi eta kritikak.
Askotan jasan behar izan ditut begirada zuzenak edota txutxu-mutxuka
dabiltzan bi gazteen hitz eta irrifar lotsatiak. Eta zer? Kapela buruan edota
galtza gorriak eramatea debekatuta ahal dago?Agian gure gizartea ez dago prest
horrelako estilo berri eta bereziekin elkar bizitzeko eta hura
egunerokotasunean ikusteko. Agian gizarteak egin beharko lukeena da bakoitzaren
irudia begiratu eta benetan sentitzen duena kanpora atera. Lotxak alde batera utzi
eta gustukoa plazaratzea. Etxean utzi kezka guztiak eta munduari erakutsi inork
eta ezerk ez gaituela baldintzatzen gustuko ditugun gauzak egitea. Are
gutxiago, jantzita eraman ditzakegun gauzak mespretxatzeko
taxuzko argumenturik izan.
Milaka estilo daude munduan, bakoitzak bere xarma eta izaera du. Ausardia
beharrezkoa da bizitzan , benetan lotxak estaltzen bagaitu eta zer esango dutenaren
arabera janzten eta jokatzen badugu, besteek islatuko gaituzte eta gerena, geure
barnean geratuko da. Are okerrago oraindik,! Logelako ispiluaren ondoan, utzi
dugun alkandora horia eta hain gustuko duzun kapelak bere xarma galduko dute,
berriz ere armairutik noiz aterako ote diren galdezka …
No hay comentarios:
Publicar un comentario