2015/11/22

STOP!


Berandu da, kanpoan hotz egiten du, iluna dago, eta ez dakit zer ordu den. Etxeko lanak ez ditut bukatu baino ezin dut gehiago. Leher eginda nago, konturatzerako asteburua pasa da eta berriro aste berri bat, berriz ere estresak eta lasterketak etxetik klasera, klasetik etxera.  Ez dut egin antoatuta nuen guztia eta segundoak aurrera doaz, poliki egutegiko orriak pasatzen ditugu, eta jada azaro bukaera da. Entregatzeko lanak, azterketak, proiektuak, joan-etorriak, aurrera eta atzera, amak deitu nau eta ezin izan dut berarekin hitz egin apunteak irakurri behar nituelako. AStean bitan ikusten de eta ez ditut minutuak berarekin bi hitz telefonoz egiteko.

Momentu batez ordenagailua itxi eta manta azpian ezkutatu naiz, haur txikiak jolasean bezala. Kontzentratu eta gogoz desiatu du. Berriz ere trenean egon nahi nuen, ostiral arratsaldea eta etxera bueltako trenean egotea. Konpainia ezin hoberekin, etxera iristeko gogoz. Baina ez, ez dut lortu!. Begia ireki, mugikorra hartu eta azaroaren 22ª markatzen zuen; gaueko bederatziak hiru minutu gutxi.  Aste honetan ez ditut lagunak ikusi, bi aste izango dira ikusi gabe pasako ditudanak, beraien besarkadarik gabe, eta bizitakoak elkarbanatu gabe. Denbora azkarregi pasatzen da eta askotan konturatu gabe igarotzen dira egunak.

Stop! Hori egin beharko genuke. Momentu batez utzi egin beharrekoa, utzi telefono mugikorrak, utzi ordenagailuak , utzi erlojuak eta agendak alde batera. Arnasa hartu eta egunaz disfrutatu, konturatu gabe igarotzen diren ordu horiei biiztza emanez ...
Gaurko eguna ondo bukatzeko eta nahi duguna egiteko oraindik Hiru ordu geratzen dira, hiru ordu  eguna bukatzeko. Hiru ordu luze oraindik amesteko eta amets horiek egi bihurtzeko.


Gogoratu bizitzako momentu txikiak direla handi egiten gaituztenak. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario