2015/12/06

Gabonetako ipuina I


Klik! Argi guztia piztu dira, gaua argitzen duten argiak, abendua iritsi dela adierazten duten argiak, familiaren berotasuna sentitzeko unea, Gabonak. Ilusioa, goga eta hurbilekoez gogoratzeko momentuak. Joan zaizkigunak eta inguruan ditugunak zaintzeko egoera bereziak. Festa eta algarako momentuak, kopak elkartu eta topa egiteko istant bizia.
Umeek  Mari eta olentzerori ilusioz eta pozez beteriko idazkiak egiten dizkiete, gauza ezberdinak eskatuz, beti ere beraien ilusio eta poz guztiak kontuan hartuz. Detaile txikiak kontuan hartzeko momentu politak eta era berean bitxiak.

Bart, lokartu ezinik nenbilela, ganbarara igo eta traste zaharren artean begiratzen hasi nintzen. Arropa zaharra,liburu mordoak, amonaren trasteak,  mota ezberdinetako jostailuak; haurrak ginenekoak, ilusioa borbor genuenetakoa( izaten jarraitzen dugun horietakoa) Olentzero eta bere astoarentzat gosegarri bat uzte genuenetakoa, dena festa eta algara zela uste genuenetakoa. Kaxarik handiena hartu eta ahal izan bezala, logelara jaitsi  nintzen. Kafe bero bat prestatu nuen, pare bat goxoki gainean jarri eta minutu eta erdiz berotu nuen.  Manta gainean jarrita kaxatik jostailuak ateratzen hasi nintzen. Milaka historia gogora ekarri nituen, pozez beteriko garaia. Atton-amonekin panpinetara jolasten igarotako momentuak gogoraraziz...
Erlojua begiratu eta berandu zela markatzen zuen, zer egin jostailu guzti horiekin?
Ilusio hori konpartitu nahi nuen, nik bizitako momentu guzti horiek beste umeek ere bizi zezaten nahi nuen. Ahul diren umeak, jateko ez dutenek, eguberriak familia urruti izanda biziko dutenek, xanpainaren ordez, ura ez dutenek; irrifarra galtzen ez dutenek, ilusio izpi bi behar dutenek. Askok ez dute jostailurik jasoko, askok ez dute urdaiazpiko eta arkumea jango; askok ez dute gabon gaua ospatuko. Zergatik ez elkarbanatu geure ilusioa? Zergatik ez konpartitu Gabonen xarma eta batasuna?

Jostailuak maindire baten gainean jarri nituen. Banaka hartu eta puskatuta edota margotzeke zituzten zatiak konpontzen aritu nintzen. Begiak ixten zitzaizkidan, berandu zen, baina ilusioak jarraitzeko esaten  ninduen. Konturatzerako egunsentia zen, gau osoa  pasa nuen gora behera umeak bezala jostailuekin. Goizean ohera sartu eta pare bat orduz amesten egon nintzen. Ilusio biziz jaiki nintzen; misterioz eta pozez beteriko kaxa hura elkarbanatu nahi nuen, lau haizetara zabaldu jostailuek gordetzen zituzten istorio txikiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario