2015/11/01

Pauso bat aurrera, bi atzera

     


Pauso bat aurrera, bi atzera. Duela hilabete nire buruari esan nion ezin nuela hórrela jarraitu. Ezin nuen nire bizitzan pauso bat aurrera eman eta bi atzera. Horrela ezin nuen bizitzaz disfrutatu. Ezin nuen goizean esnatu eta pozik eguna hasi. Horrela ezin nuen jarraitu. Dena ondo pentsatu nuen eta benetan bakarrik nire bizitza bizi behar nuela argi utzi nuen. Begiek dir dir egin zidaten, nahi nuena argi nuen, nola lortu ordea…  Kanpoko jendeak esaten zuena alde batera utzi eta nire bidea egiten jarraituko nuela, . Hilabetez, inguruko lagun eta ezagunekin begiak ireki eta pauso erraldoiak eman ditut. Bizitzako momentu txikiez gozatzen saiatu naiz, eta baita lortu ere.

     Pasa den ostireleann, hilabete honetan irabazitako eta egindako bidai luze horren amaierara iritsi nintzen, bidelagunen eskua askatu eta atzera egin nuen, berriz ere atzera pausoak, berriz ere negar malkoak, berriz ere lortutako guztiak ez zuen ezertarako balio. Denok dakigu negarra egin behar dela, eta beharrezkoa dela barnean daukaguna kanporatzeko eta ondo sentitzeko, baina ez modu horretan. Berriz ere, jendea, berriz ere inbidia, berriz ere bi pausu atzera.

     Non dago hori konpontzeko azalpena?Zer egin jendeak diona kontuan ez hartzeko?, nola konfiatu pertsonengan? Eta nola jakin zure benetako lagunak zeintzuk diren? Lagunak esku batekin kontatzen direla esaten omen dute… Ez dakit esku batean sartzen zaizkidan nire benetako lagunak… ez dakit bi eskuetan sartzen zaizkidan, baina badakit gutxi direla niregatik borrokatzen dutenak, eta egunero nire ondoan daudenak. Asko daude interesagatik maite zaituztenak.. Konturatu naiz bizitza honetan benetako lagunak ez direla txikitatik zure ondoan daudenak, baizik eta etortzen diren momentuan etortzen direla, zuren benetako lagun egiten direnak, lagun bereziak.

    Aste gutxitan konturatu naiz benetan nire lagunak konsideratzen nituen pertsonak, nire bidearen iskinetan geratu direla, ez naizela ni beraien eskuetatik askatu, beraiek askatu dute nire eskua, nola askatu ere. Lagun oso onak batera geundenean, lagunak interesatzen zaigunean, lagunak zerbait behar dugunean, lagunak bakarrik gaudenean. Eskua ematen didatenak behar dutenean, bestela, askatu.

     Benetako lagunak gertatzen dena gertatzen dela zure ondoan daudenak dira. Gaizki zaudenean, eta hurrengo egunean galdetzen dizutenak ea hobeto zauden. Eskutik heltzen dizutenak eta ez askatu, gaizki zaudenean edo haiek gaizki daudenean estuki eusten dizutenak.


    Ez dakit nola utzi negar egiteari, ez dakit pausuak atzera eman beharrean nagoen lekuan gelditzen. Ez dakit nola erakutsi bizitzari irribarre bat, eta nola nire begietan malkoak izan beharrean, irrifarra izatea, irrifarra begietan. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario