2015/09/04

HELLO SEPTEMBER!

   
 Iraila! Konturatu gabe poliki poliki udari agur esateko momentua ailegatu da. Asteartean irailari ongi etorria eman genion eta eguraldia guztiz aldatu ere, 30 graduak alde batera utzi bezain pronto, bakeroak jantzi eta hauek, lagun izan ditugu hila hasiera honetan. 

      Nahiz eta iraileko aldapa oso gogorra izaten den, aldaparen  puntan ikusiko diren paisaia eta bista guztiak mereziko dute, beraz gogotsu hastea besterik ez zaigu geratzen. Baina oraindik geratzen zaizkigu pare bat eguntxo lagunekin disfrutatzeko eta familiarekin gozatzeko. Aste honetan kurtso berrirako beharrezko guztiak erosi, prestatu eta jasotzeko momentua da. 

      Gaur trena hartu eta Gasteiza joan naiz. Pisu berriko giltzak hartu eta lagunekin dena antolatzen ibili gara. Pisu berrian urduritasuna arnasten zen, baina gogoa eta ilusiozko komentarioak ez ziren urruti geratzen. Zortzietarako Tolosan nintzen bueltan; osteguna izanda lagunei deitu eta osteguneroko pintxo-potearekin agurtu dugu eguna.




No hay comentarios:

Publicar un comentario