2015/09/29

ETA BEGIAK ITXI DITUT



Kurtsoa hasita eta dena beharreko tokian jarrita. Astelehena, goizeko hamaikak. Trenak jada hiru bat geldialdi egin ditu. Kanpoan frexko egiten du, bufandak eta iletxozko jertseei hautsa kendu eta hauen goxotasuna sentitzeko ordua iritsi dela dio termometroak. Euriak bere lehen zantzuak utzi ditu, korrika eta presaka erosi beharreko aterki hura…, edota sandaliekin harrapatu gintuen zaparrada. Lasai, kurtso amaierara arte lagun izango dugu euria, hori baita gure lurraldea berezia egiten duen gauzetako bat.



Hirugarren asteari kaixo esan diogu esnatu bezain pronto. Mugikorreko alarmak jo du eta konturatu gabe, asteburua pasata, oraindik ere Larunbat gauean Gatiburen Kontzertuan entzundako “ euritan dantzan” abestiaren notak buruan bueltaka ditugula. Nagiak atera ondoren, kafetxo bat hartu eta dutxara sartu naiz. Euritan dantzan ez, baina ur tanten azpian kantari aritu naiz, inork eragozten ez ninduela aprobetxatuz;  loak ere harrapatu nau une batez, baina kanpotik aitaren ahotsak bat-batean presatuarazi dit. Agurtzen ninduen. Bera ere lanera zihoan. Azkar jantzi eta muxu bat matera joan naiz, ostirala noiz iritsiko ote den zain.



Parean, bikote ingeles batek mapa baten barrena galduta dabil, Basque Country jartzen duela ikusi dut, turismo bila etorriko ziren...  Ondoan aspertu aurpegia duen mutil gazte bat, eta beste aldean, nahiko estresatuta dabilen emakume bat. Paper piloa du mahaitxoaren gainean, mugikorra gora eta behera mugitzen du, urduritasuna parper artean duen nahaspilaren barnera sartu da. Putz egin du. Ondokoek, emakumearen estresa ikusiz, barre egin dute. Neskak, irrifar lotsati batekin erantzun die. 




Momentu batez  betaurrekoak mahai gainean utzi ditut, arnasa hartu eta begiak itxi ditut. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario