2015/08/26

Capri, Napoleseko badiaren altxorra

Ciao a tutti! Abuztuko azken egunak, udara aurrera jarrai. Egun hauetan eguzkiaren distira egunero ikusteko aukera izaten ari gara eta nahiz eta rutina-egunerokotasunerako gutxi falta bada ere, irribarre egin eta udako azken izpia horiek disfrutatzeko gogoa ere guztiok daukagu. Aste hau eta datorrena oso aste mugitu eta estresagarriak izango dira. Kurtso berria, pisu berria, hizkuntza berriak ikasteko asmoa, tenporada berriari kasu apur bat egiteko ordua … eta mila gauza dira lotu behar direnak. Baina estresak alde batera utzita, Italian ikusitako eta bizitako leku zoragarri bati buruz nahi dizuet hitz egin.
Goizean goiz Napolesko Portuan Ferria hartu eta Caprirantz abiatu ginen. Capri, Napoleseko badian , Sorrentina Penintsularen eta Amalfitar Kostaren tartean, isilean kokatzen den irla txiki bat da. Bertara egunero 30 mila pertsona mugitzen dira. Celebriti askoren lekua izanik, Caprik duen edertasuna ulergarria da inguruan dituen herriak aztertu ondoren, irlak ere aberastasun geologiko, historiko zein ekonomiko eta artistiko guzti horiek izatea.
Ferrian Marina Grandera iristean, lehenbiziko gauza Grotta Azurra ikusteko tiketak erostea joan ginen. Haizea eta Itsaso mugituaren erruz, ezin izan ginen joan baina itsasontzi txiki bat hartu eta irlari bira osoa eman genion.  Arku Naturala, Grotta Azurraren sarrera, Grotta Verde, Grotta Blanca, Faroa, Marina Picola eta Faragliobiak ikusi genituen. Bi orduz Itsasoaz eta eguzkiaz disfrutatu ostean funikularra hartu genuen eta Capriko zentrora igo ginen. Bertan etxe zuriek eta lore arrosez apaindutako kale estuek ongi etorria eman ziguten. Behin hara iristean “Girdini di Augusto”-ak ikusi genituen eta zuzenean Marina Picolara jaitsi. Marina Picola famosoen zona dela diote, bertan taberna jatetxe eta hondartza eskusibloak baitaude. Bi hondartza txikitan egon ginen ur argiaz disfrutatzen eta inguruko gauza harrigarri guztiez. Arratsaldea gozatu ostean Marina Grandera bueltatu ginen, bertan souvenir batzuk erosi eta ikusita, afaltzera joan ginen. Nahiz eta tabernarien harrera behar bezalakoa ez izan, ondo afaldu genuen. Eguna bukatzeko ferria hartu eta hotelera bueltatu ginen egun eder baten ondoren.


























No hay comentarios:

Publicar un comentario