2015/08/23

ABUZTUA, 2015

Kaixo kaixo kaixo! Hilabete luze baten ostean, hemen nauzue berriro. Oso hilabete mugitua izan da, han hemenka ibili ondoren, argazki pila ateratzen igaro dut eta baita zuentzako istorio berriak bizitzen. Hileko lehenengo astea lagunekin pasa nuen, urtean zehar astean behin ikusten garenez ikasketak direla medio, astebete batera egotea merezi genuen, beraz, urteroko legez ,Zarautzen izan ginen; algara, kontakizun eta irrifarren artean, lagun minen antzera.
Azken bi aste hauetan gurasoekin ibili naiz, urtero hartzen ditugu batera 10-15 egun disfrutatzeko eta egunerokotasunetik aldentzeko. Oraingoan, Italira joan gara. Historiako ikasle izanda eta Italiak duen aberastasun historikoa kontuan hartuta, aurtengo oporrak bertan igarotzea izan zen ideia egokiena. Iberiar penintsulatik gurasoekin ateratzeko eta hizkuntza ezberdinekin harremanetan jartzeko ordua ere bazen, beraz hegazkina hartu eta Romaruntz abiatu ginen.
Bertan bost egun igarota, beste zazpi egun Napolesen izan gara, Vesubioren magalak aztertzen, bere edertasuna eguneroko paisaia izanik.
Orain hegazkinetik ari natzaizue idazten, Napolesetik Bartzelonara bi ordu direnez, tartetxo bat hartu dut nire istoriotxoak kontatzeko.
Aurrerago joango naiz zehazkiago bizitako abentura guztiak kontatzen.
Hemen uzten dizkizuet argazki pare bat. Espero dut gustuko izatea  !!!





*** Sandaliak, OIARBIDE; Galtzak, PULL & BEAR; Kamixeta, BIDE MODA; Boltsoa, ANITZ***

***Sandaliak, OIARBIDE; Galtzak, ZARA; Alkandora, ZARA; Boltsoa, ANITZ***




***Sandaliak, OIARBIDE; Galtzak, PEAGE; Kamixeta, VINTAGE; Boltsoa, ANITZ***



***Sandaliak, MENORKINAK; Soinekoa, ZARA; Boltsoa, ANITZ***


No hay comentarios:

Publicar un comentario