2015/08/05

Erosketa txiki bat ere egin dugu...

Gaur goizean esnatu bezain pronto leihora hurbildu naiz. Goizeko bederatziak ziren eta eguzki izpiek gogor jotzen zuten. Motxila prestatu eta Donostiara joan naiz (gara), hondartzara. Jende mordoa zegoen Kontxako hondartzan baina tokitxo bat aurkitu dugu guretzat. Bertan bazkaldu eta egunaz gozatu dugu. Hondartzatik ateratzean, izozki bat hartu eta  alde zaharrean barrena murgildu gara, eta beti bezala Mejillonera tabernan bukatu dugu paseotxoa. Egunari amaiera emateko,  ZARA aukeratu dugu, denboraldi berriko arropari begirada bat bota diogu eta baita probatu ere. Esan beharra dago gauza oso oso politak daudela eta ezin izan gara esku hutsik etxera bueltatu, nola ez erosketa txiki bat ere egin dugu…


***Soinekoa, ZARA; Sandaliak, MENORKINAK; Motxila, QUIKSILVER***









No hay comentarios:

Publicar un comentario