2014ko iraila. Duela urtebete, nire begiek irrifarra ez zen beste edozer
adierazten zuten. Urduritasuna, beldurra, sentimendu nahaspilatsuak nabarmen
nituen barnean. Ez nekien non nengoen ez nora nindoan. Eguraldiak ere ez zuen
laguntzen, uda amaierako ekaitzak harrapatu gintuen, eta kezkak areagotzen ziren.
Kotxea hartu nahi nuen eta etxera bueltatu. Baina nire etxea izango zena
hurbilago nuen, momentu batetik bestera bertan izango ginen. Logelara sartu eta negar malkoak nire begietatik ateratzen hasi ziren, aurpegitik
irristatu eta jantzita neraman alkandora zurian erortzen ziren. Logela txiki
eta zuri batek ongi etorria eman zidan. Mahai gainean ongietorri kaxa bat nire
zain zegoen. Hormak hutsak zeuden, sentimendurik ez zegoen logela itxi hartan.
Maleta lurrean utzi eta gauzak deskargtzen hasi ginen. Komuneko gauzak, arropa,
produktuak, liburuak, koadernoak, janaria, sukalderako beharreko guztia.
Hurrengo orduak zailak izango zirela argi nuen. Gurasoak agurtu eta bakarrik
geratu nintzen gelan. Zeinekin hitz egin jakin gabe astea planeatzen hasi
nintzen. Horrela lehen egunak bakarrik, poliki poliki lagunak egiten eta giroan
sartzen joan nintzen.Ondorengo asteetan dena aldatzen eta hobetzen joan zen.
Astelehen goizetan trena hartu eta indarrez kargatuta astea Gasteizen pasatzera
joaten nintzen. Lagun eta ikaskide berriekin kontu kontari ibiltzen ginen, gure
istoriotxoak eta bizitzako nondik norakoak kontatzen eta bata besteaz gehiago
jakiten. Ondo pasa, ikasi, talde lanak egin eta parrandak ere botatzen
genituen elkarrekin. Ostiral arratsaldeetan berriz ere trena hartu eta pozez
beterik Tolosara bueltatzen nintzen. Familia eta lagunak ikusteko irrikitan,
bizitzako esperientzia berriak beraiekin ere elkarbanatzeko gogoz.
Urtebete pasa ondoren pozik nago. Bizitako esperientzia berriak
zerbaitetarako balio izan dutelako eta lagun oso bereziak egitea lortu dudalako. Orain
bueltatzeko irrikitan nago, udara bikaina pasa eta disfrutatu ondoren
egunerokotasunera bueltatzeko ordua da. Pisu berria, kurtso berria, hizkuntza
berriekin hasteko gogoa eta esperientzia beerriak bizitzeko aukera.
Astelehenetan joan eta ostiraletan bueltatu, eta asteburua kuadrilla eta
familiarekin disfrutatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario