Ciao a tutti! Abuztuko azken egunak, udara aurrera jarrai.
Egun hauetan eguzkiaren distira egunero ikusteko aukera izaten ari gara eta
nahiz eta rutina-egunerokotasunerako gutxi falta bada ere, irribarre egin eta
udako azken izpia horiek disfrutatzeko gogoa ere guztiok daukagu. Aste hau eta
datorrena oso aste mugitu eta estresagarriak izango dira. Kurtso berria, pisu
berria, hizkuntza berriak ikasteko asmoa, tenporada berriari kasu apur bat
egiteko ordua … eta mila gauza dira lotu behar direnak. Baina estresak alde
batera utzita, Italian ikusitako eta bizitako leku zoragarri bati buruz nahi
dizuet hitz egin.
Goizean goiz Napolesko Portuan Ferria hartu eta
Caprirantz abiatu ginen. Capri, Napoleseko badian , Sorrentina Penintsularen
eta Amalfitar Kostaren tartean, isilean kokatzen den irla txiki bat da. Bertara
egunero 30 mila pertsona mugitzen dira. Celebriti askoren lekua izanik, Caprik
duen edertasuna ulergarria da inguruan dituen herriak aztertu ondoren, irlak
ere aberastasun geologiko, historiko zein ekonomiko eta artistiko guzti horiek
izatea.
Ferrian Marina Grandera iristean, lehenbiziko gauza Grotta
Azurra ikusteko tiketak erostea joan ginen. Haizea eta Itsaso mugituaren erruz,
ezin izan ginen joan baina itsasontzi txiki bat hartu eta irlari bira osoa eman
genion. Arku Naturala, Grotta
Azurraren sarrera, Grotta Verde, Grotta Blanca, Faroa, Marina Picola eta Faragliobiak ikusi genituen. Bi orduz Itsasoaz eta eguzkiaz disfrutatu
ostean funikularra hartu genuen eta Capriko zentrora igo ginen. Bertan etxe
zuriek eta lore arrosez apaindutako kale estuek ongi etorria eman ziguten.
Behin hara iristean “Girdini di
Augusto”-ak ikusi genituen eta zuzenean Marina
Picolara jaitsi. Marina Picola
famosoen zona dela diote, bertan taberna jatetxe eta hondartza eskusibloak
baitaude. Bi hondartza txikitan egon ginen ur argiaz disfrutatzen eta inguruko
gauza harrigarri guztiez. Arratsaldea gozatu ostean Marina Grandera
bueltatu ginen, bertan souvenir
batzuk erosi eta ikusita, afaltzera joan ginen. Nahiz eta tabernarien harrera behar
bezalakoa ez izan, ondo afaldu genuen. Eguna bukatzeko ferria hartu eta
hotelera bueltatu ginen egun eder baten ondoren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario