2015/10/11

TXURI BELTZEAN





       Geldirik geratu nintzen, guztien begiradak elkar trukatzen ziren bitartean, irrifarrak eta malkoak afariaren mintzagai ziren. Bakoitzak bere istoriotxoak eta aurreko asteburuan herriko jaietan bizitako momentuak  azaltzen genituen. Dena txuri beltzean ikusi nuen segundo batez, eta flash batek lasaitasunezko mundu batera eraman ninduen. Pozik nengoen, lasai, lagun-giroan. Momentu hori betirako gorde nahi nuen, betirako segundo horretan bizitzeko nahia eta hortik inoiz ez mugitzeko grina.



Txuria, askatasunaren seinale, historia idazteko aukera zabala, mugarik gabea, bizitzen hasteko, ez gelditzeko eta deskubritzeko mapa amaigabea. Beltza berriz, gogortasuna, indarrez eta gogoz bizitzeko indarra, mundu amaigabe hori deskubritzeko beharreko gogoa eta ausardia. Txuri-beltzaren xarmaz baliatuz, bizitzaren momentu txikiak, betirako oroitzapen erraldoiak, tinko geratuko direlako. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario