2015/10/06

Esan dezatela nahi dutena!


Denboraldi berria hurbil dagoenean denda guztiak beraien eskaparateak aldatzen dituzte, behin beherapenak pasata, jendeak bertan erositako arropa motxa poltsan duela oraindik.
Hurrengo egunean, datorren denboraldiko arropa jada soinean darama. Atzo arratsaldean  manikiak , Benidormen udako egunik beroenetan neskak janzten dituzten short txikiak izatetik, urriaren 30an Gasteizen egiten duen hotza ekiditeko txaketoi hori luze bat darama soinean. Bera ez dakit, baina ni bat bateko aldaketa horrek, nahikotxo akitzen nau.  
Azken astetan, oso ezagunak diren Fashion-week-ak gori gorian egon dira. Ibiltokia gora eta ibiltokia behera ibiltzen diren modeloen argazkian non nahi. Arropa jantzi, kendu, jantzi, kendu … Urtetan jasandako ariketa eta kirol ariketa bereziak eginda eta ezaugarri konkretuak dituzten janari eta dietan aurrera eramaten. Moda, moda eta moda … Aldizkari bat hartu eta modeloen argazkiak besterik ez, sare sozialak ireki eta moda jarraitzaileen irudiak bukatzen ez direla …
Dendetara joan eta gazte guztiak arropa berdinarekin, estilo berdina eta denak modarekin bat … Gauza bat modan jarri ezkero , jende guztia geldirik ego ezinik, akzesorio hura edota zapatila berdinak erostera.


Duela gutxi ezin egona sentitu nuen,12-13 urteko neska batek bere amari “x” zapatilak modan jarri zirela eta horien bila lehen bailen joan behar zutela zihoen.  Dirudienez, modarekin bate ez baduzu egiten, katalogatzen zaituzte. Kaletik kopiak besterik ez dira ikusten. Hori bai, pertsona bat ikusten badugu, ezberdin jantzita, hor hasten dira iritzi eta kritikak.
Askotan jasan behar izan ditut begirada zuzenak edota txutxu-mutxuka dabiltzan bi gazteen hitz eta irrifar lotsatiak. Eta zer? Kapela buruan edota galtza gorriak eramatea debekatuta ahal dago?Agian gure gizartea ez dago prest horrelako estilo berri eta bereziekin elkar bizitzeko eta hura egunerokotasunean ikusteko. Agian gizarteak egin beharko lukeena da bakoitzaren irudia begiratu eta benetan sentitzen duena kanpora atera. Lotxak alde batera utzi eta gustukoa plazaratzea. Etxean utzi kezka guztiak eta munduari erakutsi inork eta ezerk ez gaituela baldintzatzen gustuko ditugun gauzak egitea. Are gutxiago,  jantzita  eraman ditzakegun gauzak mespretxatzeko taxuzko argumenturik izan.
Milaka estilo daude munduan, bakoitzak bere xarma eta izaera du. Ausardia beharrezkoa da bizitzan , benetan lotxak estaltzen bagaitu eta zer esango dutenaren arabera janzten eta jokatzen badugu, besteek islatuko gaituzte eta gerena, geure barnean geratuko da. Are okerrago oraindik,! Logelako ispiluaren ondoan, utzi dugun alkandora horia eta hain gustuko duzun kapelak bere xarma galduko dute, berriz ere armairutik noiz aterako ote diren galdezka …







No hay comentarios:

Publicar un comentario