Gaur goizean esnatu bezain pronto leihora hurbildu
naiz. Goizeko bederatziak ziren eta eguzki izpiek gogor jotzen zuten. Motxila
prestatu eta Donostiara joan naiz (gara), hondartzara. Jende mordoa zegoen Kontxako hondartzan baina tokitxo bat aurkitu dugu guretzat. Bertan bazkaldu eta egunaz gozatu
dugu. Hondartzatik ateratzean, izozki bat hartu eta alde zaharrean barrena murgildu gara, eta beti
bezala Mejillonera tabernan bukatu dugu paseotxoa. Egunari amaiera emateko, ZARA aukeratu dugu, denboraldi berriko arropari
begirada bat bota diogu eta baita probatu ere. Esan beharra dago gauza oso oso
politak daudela eta ezin izan gara esku hutsik etxera bueltatu, nola ez
erosketa txiki bat ere egin dugu…
***Soinekoa, ZARA; Sandaliak, MENORKINAK; Motxila, QUIKSILVER***
No hay comentarios:
Publicar un comentario